Datu historikoei erreparatuz, bana bertzeko tenperaturak azken urtekoen iduritsuak izan dira. Konparazio batera, Doneztebeko estazio meteorologikoko datu hauek dira horren erakusle. Prezipitazioetan, ordea, bada aldea, joan den urteko abuztuan baino dezente euri guttiago egin du aurten.
Urtea | Bana bertzeko tenperatura maximoa | Hilabeteko bana bertzeko tenperatura | Bana bertzeko tenperatura minimoa | Prezipitazioa hilabetean |
---|---|---|---|---|
2024 | 27,0 ºC | 22,2 ºC | 17,3 ºC | 45,0 l/m2 |
2023 | 27,0 ºC | 22,3 ºC | 17,5 ºC | 120,9 l/m2 |
2022 | 29,3 ºC | 23,4 ºC | 17,6 ºC | 107,5 l/m2 |
2021 | 31,7 ºC | 21,3 ºC | 10,9 ºC | 18,6 l/m2 |
2020 | 31,1 ºC | 21,8 ºC | 12,5 ºC | 101,7 l/m2 |