11:00etan aterako da autobusa Elizondotik eta 11:15ean Donezteben, 11:40ean Lesakan eta 11:50ean geldialdiak eginen ditu Beran. Ondotik, itzulerako autobusa 21:0etan aterako da Donostiatik.
Izena emateko hiru telefono paratu dituzte aukeran. Baztandarrek 638 96 88 64 zenbakira idatzi edo deitzen ahal dute, Malerrekakoek 608 60 29 34 zenbakira eta Bortzirietakoek 692 73 04 92 zenbakira.
Manifestazio nazionala 13:30ean aterako da Bulebarretik, eta Ernai antolakundeko 133 kidek jasotako isunak salatuko dituzte bertzeak bertze.
2023ko irailaren 22an Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazteen kontrako espetxeratze agindua salatzeko Ernaiko kideek bi protesta egin zituzten. Bertan identifikatu zituzten 133 gazteak eta zortzi hilabete beranduago Mozal Legea aplikatuta 1.500 eta 2.500 euro arteko isunak paratu dizkiete. Denera, 290.550 euroko isuna ordaindu beharko dute.