Ireki dute Nafarroako bertso eskoletan izena emateko epea

Ttipi-Ttapa 2024ko ira. 3a, 20:00

Malerrekako helduen bertso eskolako kideak aurtengo udaberrian Elgorriagan egindako saioan kantari.

Hastear da 2024-2025 ikasturtea, eta Nafarroako Bertsozale Elkarteak ere prest du aurtengo bertso eskolen eskaintza. Atzo ireki zuten izena emateko epea, eta hilaren 20ra bitartean egin beharko da galdetegi hau betez. 

Haurrentzako zein helduentzako 32 bertso eskola antolatu ditu ikasturte  honetarako Nafarroako Bertsozaleen Elkarteak. Tartean, 14 bertso eskola eskualdean izanen dira. Hauek dira eskualdeko hainbat herritan antolatutako bertso eskolak.

  • Leitza (LH5-DBH): Eguna eta ordua zehazteke daude oraindik. Irakaslea: Xabat Illarregi.
  • Doneztebe (LH3-LH6): Ortzegunetan, 16:00etatik 17:0etara* San Miguel eskolan. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.
  • Doneztebe (Malerrekako helduak): Ortziraletan 18:00etatik 20:00etara Herrigunean. Irakaslea: Iker Gorosterrazu.
  • Lesaka (Helduak): Ortziraletan 18:00etatik 20:00etara * Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.
  • Lesaka (18-23 urte): Ortziraletan, 16:30etik 18:00etara* Arrano Elkartean. Irakaslea: Estitxu Arozena.
  • Lesaka (14-17 urte): Astelehenetan 19:00etatik 20:00etara* Itturrunxulon. Irakasleak: Estitxu Arozena eta Ane Telletxea.
  • Lesaka (12-13 urte): Asteazkenetan 16:15etik 17:15era Itturrunxulon. Irakasleak: Estitxu Arozena eta Ane Telletxea.
  • Lesaka (LH): Asteazkenetan 15:05etik 16:00etara* Itturrunxulon. Irakasleak: Estitxu Arozena eta Ane Telletxea.
  • Bera (14 urte arte): Astelehenetan 16:30etik 17:30era* Labiaga Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena.
  • Bera (14-17 urte): Astelehenetan 17:30etik 19:00etara* Beralandetan. Irakaslea: Estitxu Arozena eta Ekhiñe Zapiain.
  • Etxalar (8-13 urte): Asteartetan, 19:30etik 20:30era Iharrian. Irakasleak: Estitxu Arozena eta Ane Telletxea.
  • Arantza (8-13 urte): Asteazkenetan, 17:30etik 18:30era eskolan. Irakasleak: Estitxu Arozena eta Kattin Madariaga.
  • Igantzi (8-13 urte): Astelehenetan 19:00etatik 20:00etara* eskolan. Irakasleak: Estitxu Arozena eta Ane Telletxea.
  • Elizondo (8-13 urte): Ortzegunetan 16:00etatik 17:00eteara Baztan Ikastolan. Irakaslea: Estitxu Arozena.

Izartxoa(*) duten taldeetan, ordutegia adosteko aukera egonen da irakaslearen eta izena emandako ikasleen artean. Talde horietan  izena eman duten ikasleekin batera adostuko da behin-betiko ordutegia, behin izen emate epea bukatuta. Denentzako egokia den egunik edo ordurik adosten ez badute, gehiengoak posible duen orduan emanen dute klasea. 

Haurren matrikulak 80 euroko prezioa da, eta helduenak, aldiz, 140 eurokoa. Izen emateko orduan sortutako zalantzak argitzeko bi manera paratu dituzte martxan: 948 14 37 47 zenbakia eta nafarroa.sustapena@bertsozale.eus helbide elektronikoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun