Nafarroako erremonte txapelketako ligaxkako azken partida irailaren 1ean jokatu dute Artaxoan. Finalerdietako gurutzaketak erabakitzeko erabakigarria zen partida honetako lau erremontistak eskualdekoak ziren Xanti Uterga doneztebarrak eta Agirrezabalaren ordez aritu zen Markel Leatxe donamariarrak 35-31 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Aimar Saldias oiztarrari. Irabazleek (zuzen bidean, Agirrezabala ariko da Utergarekin) Jon Sagaseta eta Otano izanen dute arerio finalerdietan eta galtzaileek, Eloy Otxandorena doneztebarra eta Ion.
Igandeko jaialdiko lehen partidan, Mikel Mikelarena oiztarrak eta Otanok 30-22 irabazi zieten Eloy Otxandorena doneztebarrari eta Barricarti,
Nafarroako erremonte txapelketako finalerdiak irailaren 7an hasiko dira Garesen. Ondorik, irailaren 15ean Zangozan, irailaren 21ean Irunberrin eta irailaren 28an Ribaforadan jokatuko dituzte partidak eta finala, urriaren 5ean Zubirin jokatuko dute.