Ikastaroaren helburua merkatariak marketinean eta komunikazio digitalean formatzea da. Bina orduko lau saio izanen dira taldean eta ondotik, merkatari bakoitzarekin banaka bi orduko bi saioa izanen dituzte.
Lesakan astelehenetan elkartuko dira, irailaren 9an, 16an, 23an eta 30ean, Lesakako Udalak Koxkontako Bidea karrikan duen lokalean; Beran asteartetan izanen da Beralandetan, irailaren 10ean, 17an eta 24an, eta urriaren 1ean; Donezteben asteazkenetan, irailaren 11n, 18an, 25ean eta urriaren 2an Herrigunean eta Elizondon ortzegunetan, irailaren 12an, 19an, 26an eta urriaren 3an.
Ikastaroa merkatariei zuzendutakoa da eta izen ematea galdetegi hau betez egin beharko da.