Deialdian ezarritakoaren arabera, eskola bakoitzak jasoko duen ekarpena ezin da izan ikastetxeko erakunde titularrak 2023an egin zuen ekarpena baino handiagoa, ezta 2024ko ekitaldirako eskolaren gastuen hasierako aurrekontuaren %33 baino handiagoa ere.
Eskualdeko musika eskolek 226.496 euro
Eskualdeari dagokionez, Berako Isidoro Fagoaga Musika Eskolako udal patronatuak 44.431,24 euroko dirulaguntza izanen du aurten. Joan den urtean Berako udalaren ekarpena 198.484,47 eurokoa izan zen eta aurtengo aurrekontuaren %33ª, 118.584,25 eurokoa da.
Doneztebeko Agorreta Musika Eskolako udal patronatuak 11.536,24 euroko dirulaguntza hartuko du aurten. Joan den urteko Doneztebeko udalaren ekarpena 26.899,41 eurokoa izan zen eta eta aurtengo aurrekontuaren %33a, 28.548,30 eurokoa da.
Baztango Udalak 44.931,81 euroko dirulaguntza hartuko du aurten. Iazko ekarpena 77.614,43 eurokoa izan zen eta aurtengo aurrekontuaren % 33a, 67.584 eurokoa da.
Lesakako Udalak 27.741,91 euroko dirulaguntza hartuko du. Joan den urtean egin zuen ekarpena 98.679,84 eurokoa izan zen eta aurtengo aurrekontuaren % 33a, 62.485,98 eurokoa.
Aralar udal musika eskola kudeatzen duen Lekunberriko Udalak, azkenik, 97.855,01 euroko dirulaguntza hartuko du. Joan den urteko Lekunberriko Udalaren ekarpena 203.986,84 eurokoa izan zen eta aurtengo aurtengo aurrekontuaren % 33a, 179.043,12 eurokoa.