200 orduko prestakuntza hau datorren abenduan bukatuko da, eta INTIA enpresa publikoak duela 35 urtetik Nafarroan garatzen duen Gazteentzako Laguntza Plan Estrategikoaren parte da. Klaseak erdipresentzialak dira: 30 saio presentzialekin, teorikoak zein praktikoak, eta online saioekin ere bai.
Ikasle gehienak, 18 gazte, abeltzaintzan arituko dira, eta guztietatik 11, heren bat, emakumeak dira.
Banaz bertzeko adina 32 urtekoa da, gazteenak 19 urte ditu eta zaharrenak 45, eta ikasle guztietatik bost atzerrian jaioak dira. Abeltzaintzan lan egiten duten ikasle gehienek zerri sektorean hasiko dira, eta nekazaritzan hasten direnek, berriz, zerealetan.
Bestalde, jatorriari dagokionez, gehienak Erribera Beheretik datoz, ondoren Ipar-mendebaldetik eta Nafarroako Erdialdetik.
Ikastaro hauen hurrengo edizioa datorren urteko urtarriletik maiatzera eginen dute. informazio gehiago eskatu edo izena eman dezake INTIAren Formakuntza telefonoan, 948 01 30 58 zenbakian.