Emakumezkoen taldekako herri kirol triatloiaren hirugarren edizioa jokatuko dute abuztuaren 30ean, ortziralean 19:00etan hasita, Elgoibarko Aita Agirre plazan. Nafarroako taldean Iturengo Estefi Etxebeste harri jasotzailea, Berako Nerea Sorondo aizkolaria eta, txinga eramaten, Iranzu Fierro ariko dira.
Nafarroako taldearen kontra ariko dira Araba (Esti Garcia Durana harri jasotzailea, Oihana Fernandez de Barrena aizkolaria eta Sara Jimenez de Aberasturi txinga eramaten), Bizkaia (Patricia Martin harri jasotzailea, Karmele Gisasola Zelai III.a aizkolaria eta Nerea Egurrola txinga eramaten) eta Gipuzkoa (Lierni Osa harri-jasotzailea, Nerea Arruti aizkolaria eta Ainitze Zumeta txinga eramaten).
Egin beharko duten lanari dagokionez, harri jasotzaileek 34 jasoaldi eman beharko dizkiote 63 kiloko zilindroari, aizkolariek metroko borobila duten hiru enbor moztu beharko dituzte eta txinga eramaileek 28 plaza egin beharko dituzte.