Arkupeak elkarteko mendizaleek Pirinioetan egin dute abuztuko txangoa

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 21a, 14:00

Abuztuaren 20ko irteeran Lakartxela (1.982 metro) eta Binbaleta (1.757 metro) igo dituzte eta Izaban bazkaldu dute. Irudiak: Joxe Zubieta

Hileroko mendi irteera eskualdetik kanpo egin dute abuztuan Arkupeak erretiratuen elkarteko mendizaleek. 50 bat elkartu ziren Erronkarin, Belagua aldean abuztuaren 20an, asteartean, eta Lakartxela (1.982 metro) eta Binbaleta (1.757 metro) igo ondotik, Belabartzeko ur-jauzia ikusi eta Izabako Pension Txiki jatetxean bazkaltzeko aukera izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun