Aurredenboraldiko partida jokatuko dute gaur Beti Gazte eta Doneztebeko futbol talde nagusiek Lesakan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 20a, 13:00

Doneztebek eta Beti Gaztek joan den urtean jokatu zuten aurredenboraldiko partida Donezteben. Gaur Lesakan jokatuko dute.

Irailaren abiatuko dute denboraldi berria eskualdeko futbol talde nagusiek. Lesakako Beti Gaztek Gipuzkoako ohorezko mailan jokatuko du bertze urte batez eta Doneztebek Nafarroako Preferente mailan. Denboraldia prestatze lanetan buru-belarri ari dira bi taldeak eta denboraldiaurreko partidan elkarren kontra jokatuko dute abuztuaren 20an, asteartean 20:00etan Lesakako Mastegi futbol zelaian. Joan den urtean Doneztebeko Iñaki Indart zelaian jokatu zuten denboraldiaurreko partida bi taldeek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun