Nafarroako herriz herri txapelketako finalak jokatu zituzten abuztuaren 18an Berriozarko Ezkazabal kiroldegian. Maila nagusian, lehia ederraren ondotik, Arraioz nagusitu zen bai proba konbinatuan, baita bigarrenean ere. Basaburua hirugarren izan zen bietan. Gazte mailan, berriz, Basaburua, Arantza eta Igantziko gazteek osatutako Basaraiga taldea hirugarren izan zen, Berriozarren eta Antsoainen ondotik.
Lehen proba konbinatuan, 21 minutu eta 36 segundo behar izan zituen Arraiozko taldeak lana burutzeko. Bigarren Ultzamaldea izan zen (21.56), hirugarren Basaburua (22.21) eta laugarren Berriozar (22.35).
Bigarren proba konbinatuan (Bi kirol) ere Arraioz gailendu zen (8 puntu), Berriozar bigarren izan zen (5 puntu) eta Basaburuak eta Ultzamaldeak hiruna punturekin berdindu egin zuten, baina baztandarrek txingetan denbora hobea egin zutenez, beraientzat izan zen podiumeko hirugarren koxka.
21 urtez beheitiko Nafarroako herriz herri txapelketako finalean Berriozar nagusitu zen (18.53), Antsoain izan zen bigarren (19.12) eta Basaburua, Arantza eta Igantziko taldeek osatutako Basaraiga taldea hirugarren (19.39).