Ainhoa Etxegarai eta Unai Iantzi berriz ere Nafarroako txapeldun

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 19a, 10:00

Abuztuaren 18an Arantzan jokatu dute Nafarroako lokotx biltze txapelketan hirugarren izan zen Eneko Herrera sunbildarra eta Ainhoa Etxegaraik Euskal Herriko errekor berria egin zuen

Nafarroako lokotx biltze txapelketak ere Arantzan jokatuko dituzte abuztuaren 18an. Pronostikoak bete eta Ainhoa Etxegarai beratarra eta Unai Iantzi aniztarra berriz ere txapeldun suertatu ziren. Ez hori bakarrik, Ainhoa Etxegaraik berak 2022tik zeukan Euskal Herriko errekorra bi segundotan hobetu du. Gizonezkoetan hirugarren izan zen Eneko Herrera sunbildarra.

Emakumeek nahiz gizonek, bi lerrotan paratutako 50 lokotx bildu behar zituzten eta lehen bi sailkatuek Euskal Herriko txapelketan parte hartzeko txartela lortu dute.

Honela, emakumezkoetan, Berako Ainhoa Etxegaraik 7 minutu eta 5 segundo behar izan zituen lana burutzeko, Euskal Herriko errekor berria. Lehengo marka Etxegaraik berak egina zuen 2022an (07.07). Elkarteko Nerea Huarte izan zen bigarren (07.37) eta Txantreako Sara Zapata hirugarren (7.48).

Gizonezkoetan, Anizko Unai Iantzi izan zen bizkorrena eta txapela nagusitasunez bereganatu zuen (06.27). Elkarteko Lur Gil izan zen bigarren (07.01) eta Sunbillako Eneko Herrerak osatu zuen podiuma (07.13). Larraintzarreko Ander Arbilla laugarren izan zen (07.25), Beteluko Josu Elizalde bosgarren (07.34) eta Berriozarreko Asier Agirre seigarren (07.41).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun