Xuban Iturregi iruritarrak eta Aimar Saldias oiztarrak 35-34 irabazi zieten larunbatean Mendabian Matxin III.ari eta David Mitxeo doneztebarrari Nafarroako Foru Komunitateko XIX. erremonte txapelketako hirugarren jardunaldian. Matxin III.ak eta Mitxeok lehen jardunaldian ere galdu zutenez, txapelketatik kanpo gelditu dira. Iturregik eta Saldiasek, aldiz, aitzinera eginen dute.
Mendabiako jaialdiko lehen partidan, Mikel Mikelarena oiztarrak eta Agirrezabalak 30-19 irabazi zieten Jon Sagaseta iruritarrari eta Barricarti.