Haurrendako errugbi saioak eginen ditu BRTk abuztuan Arizkunen, Sunbillan eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 12a, 12:30

BRT Menditarrak taldeak, Baztango Udalaren laguntzarekin, Udako Rugby Camp saioak antolatu ditu 8-12 urte bitarteko haurrei errugbia erakusteko helburuarekin

Hiru lekutan eginen dituzte saioak. Bihar, abuztuaren 13an, Arizkunen izanen dira; 18:30etik 20:00etara Lamiarrietan bilduko dira. Abuztuaren 20an Sunbillaren txanda izanen da; 18:30etik 20:00etara Ulibeltza elkartearen ondoan eginen dute saioa.

Elizondon, berriz, hiru saio eginen dituzte; abuztuaren 29an, 30ean eta 31n. Ortzegunean eta ortziralean 18:30etik 20:00etara eta larunbatean 11:30etik 13:30era bilduko dira Giltxaurdin. Matrikula egiteko 15 euro ordaindu beharko dira. Izena emateko eta informazio gehiagorako eskuragarri dago 682 250 529 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun