Nahia Bertiz sunbildarra eta Lide Murua garaile Getariako Eskuz Binakako VII. Salbatore txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 5a, 15:00

Atzo arratsaldean jokatutako bi partidekin eman zioten amaiera emakumezkoen Eskuz Binakako VII. Salbatore txapelketari Getarian eta Erreka taldeko Nahia Bertiz sunbildarra izan da txapeldun, Ataun KE taldeko Lide Muruarekin batera.

Argazkiak: Maider Petrirena

Bigarrenak Umore Onako Alize Sagardui goizuetarra eta Larraungo Janire Sotil izan dira. Podiuma Sunbillako Iraide Iriartek eta Iturengo Dunixe Alberrok osatu dute, Ados taldearekin. Laugarren postua, berriz, Donostiako Alde Zaharra KE taldeko Nahia Sorondo eta Arane Reyk lortu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun