Cederna Garalur 18 eta 30 urte arteko gazteak bilatzen ari da komunikazio kanpaina bat garatzeko

Ttipi-Ttapa 2024ko abu. 2a, 11:00

Parte hartzaileel komunikazio plan bat garatuko dute Cederna Garalurrekin elkarlanean. Irudia: Freepik.

Nafarroako landa-eremuaz dagoen iruditeria eta ikuspegia aldatu nahi du Cederna Garalurrek, eta horretarako komunikazio kanpaina bat egin nahi dute 18 eta 30 urte bitarteko gazteen laguntzarekin.

Herri biziak, herri gogotsuak, herriak zurekin izenpean 2024 eta 2005 artean zortzi saio eginen dituzte komunikazio plana garatzeko, horietako gehienak online. Nafarroako landa eremuko hainbat gazte elkartzea da asmoa eta parte hartzaileak konpentsatu eginen ditu Cederna Garalurrek.

Proiektuaren parte izan nahi dutenek bi bide dituzte izenak emateko: maitesanchez@cederna.eus helbidera idaztea, edo 610 18 71 02 zenbakira deitzea.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun