Hagitz partida polita ikusi ahal izan zen Arraiozko plazan. Hasieran, doneztebarrak hasi ziren irabazten 3 eta 0. Baina iruritarrek berdintzea lortu zuten. Gero, berriz kolpea eman zuten Titikoek, baina baztandarrak berriz ere 5-5 berdintzea lortu zuten. Azken jokoetara, indarrak justu-justu ailegatu ziren bi taldeak eta azken jokoak Migelenekoen alde izan ziren. Azkenean, 7-9 izan zen markagailuan.
Irurita Migelene taldea Iñigo Dendarieta (sakalaria), Xabi Barberena (numeroa) eta Egoitz Prim eta Oinatz Jauntsaratsek (kuartoak) osatu zuten. Doneztebe Titi taldea Eloy Garcia (sakalaria), David Mitxeo (numeroa) eta Pio Garcia eta Imano De Ruedak (kuartoak) osatu zuten.
Final handia, berriz, larunbatean jokatuko dute eta Doneztebe The Moment eta Oiz A ariko dira nor baino nor.
Horrez gain, aste honetan jokatu dituzte gaztetxoen mailako txapelketako lehen partidak, eta honakoak izan dira jokatutako partiden emaitzak:
- Doneztebe A (6) – Doneztebe B (7)
- Irurita (7) – Doneztebe C (4)
- Doneztebe B (2) – Irurita (7)
- Doneztebe A (3) – Doneztebe C (7)
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!