Irurita Migelene eta Doneztebe Titi taldeek jokatuko dute laxoa txapelketako final ttikia uztailaren 27an

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 25a, 12:00

Arraiozko plaza ederrean jokatuko dute final ttikia larunbat arratsaldean.

Larunbatean 17:30ean hasiko dira Arraiozko plazan

Irurita Migelene eta Doneztebe Titi taldeak aurrez aurre izanen dira Nafarroako XLIV laxoa txapelketako final ttikian. Uztailaren 27an jokatuko dute final ttiki hori, larunbatean 17:30ean Arraiozko plazan. Final handian, berriz, Doneztebe The Moment eta Oiz A ariko dira nor baino nor gehiago abuztuaren 3an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun