Irurita Migelene eta Doneztebe Titi taldeak aurrez aurre izanen dira Nafarroako XLIV laxoa txapelketako final ttikian. Uztailaren 27an jokatuko dute final ttiki hori, larunbatean 17:30ean Arraiozko plazan. Final handian, berriz, Doneztebe The Moment eta Oiz A ariko dira nor baino nor gehiago abuztuaren 3an.
Asteburuan jokatu zituzten finalerdi txikiko itzuliko azken bi partidak. Lehen partidan, Doneztebe Titik 7-9 irabazi zion Oiz B-ri Oizko plazan. Emozioz beteta egon zen partidua, baina azkenean Doneztebekoen aldera joan zen. Joanekoan ere 9-8 irabazi zuten doneztebarrek.
Bertze partidan, Irurita Migelenek 7-9ko emaitza eutsi beharra zion Doneztebe Menditxuriren kontra Arraiozen eta ez zuen buelta emateko aukerarik utzi. 9-3 irabazi zuen bigarren partida ere eta horrela, finaleko bigarren lekua hartu zuten.
Final ttikia, beraz, uztailaren 27an, larunbatean 17:30ean jokatuko dute Arraiozko plazan, Irurita Migelene eta Doneztebe Titi taldeek.