127 gazte ari dira abenturan parte hartzen, eta horien artean hiru dira eskualdekoak: Garazi Belda zugarramurdiarra, Laiene Mayora gazteluarra eta Uxue Aizkorbe goizuetarra. Nekatuta, baina aski kontent dira orain arte bizitakoarekin. Orain arteko esperientziaz mintzatu dira TTIPI-TTAPArekin.