Juanenea eta Ansa II.a dira Jai Alai Summer Season erremonte txapelketako lehen finalistak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 19a, 18:00

Lekuz aldatuta bada ere, Juaneneak eta Ansak bikote handia egin dute eta Jai Alai Summer Season txapelketako finalerako txartela lortu dute.

Barrenetxea eta Urriza 15-9 eta 15-9 gainditu dituzte A txapelketan eta Susperregi eta Aiestaran ere B txapelketako finalera sailkatu dira

Jai Alai Summer Seasonek bi txapelketetako lehen bi finalistak ezagutu zituzten ostegunean Galarretan jokatutako jardunaldian. Txapelketa nagusian Aritz Juanenea saldiastarrak eta Ansa II.ak finalerako txartela lortu dute Barrenetxea IV.ari eta Urrizari 2-0 irabazita (15-9 eta 15-9). Barrenetxea eta Urriza, Aldabe eta Larrañagaren aurka neurtuko dira uztailaren 20an bigarren txartelaren bila.

B txapelketan, berriz, Susperregik eta Aiestaranek lortu dute finalerako txartela, Gurrutxagari eta Apezetxeari 2-0 irabazita (15-11 eta 15-10). Galtzaileek Zalduaren eta Aritz Zubiri goizuetarraren aurka jokatu beharko dute B mailako beste finalista postua, azken hauek gaur Goikoetxea V.ari eta Eskuderori 1-2 (15-9, 12-15 eta 7-8) irabazi ondotik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun