[BIDEOA] Berastegi inguruan ibili dira Arkupeak elkarteko mendizaleak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 17a, 14:00

Arkupeak jubilatuen elkarteko mendi taldeko 80 bat lagun Berastegi inguruko mendietan ibili ziren uztailaren 6an, hileroko irteeran. Berastegiko herrigunetik abiatu eta San Lorenzo baseliza eta Gorosmendin barna, Leitzarekin muga egiten duen Ipuliño mendia inguratu zuten, berriz ere Berastegira itzultzeko. Berastegiko Ategi jatetxean bazkaldu zuten giro ederrean. Bideoa: Joxe Zubieta

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun