Zehazki bihar arratsaldean, ortzegun, ailegatuko dira jzioquitarrak Lesakara. Oiartzunen hasiko dute etapa, eta Lesakara arteko bidea eginen dute parte hartzaileek oinez. Lesakan emanen dute arratsa, eta ortzirale goizean Lesaka eta Urdazubi arteko bidea osatuko dute. Urdazubin pasako dute arratsa ortziralean.
Larunbatean, aldiz, Urdazubi gibelean utzi, eta Amaiurrera joanen dira oinez. Amaiurren monolitoa bisitatzeko aukera izanen dute eta bisitaren ondotik, Baionarako bidea eginen dute autobusez.
Espedizioa uztailaren 31n bukatuko dute Portugaleten, Bizkaia zubian.