Nafarroako mendi bizikleta selekzioa bigarren Team Realy errelebo lasterketan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 16a, 18:00

Nafarroako mendi bizikleta selekzioa erreleboka aritu zen Team Realy proban eta bigarren postua eskuratu zuen. Argazkian, ezkerretik hasita hirugarren eta laugarren, Eneit Bertiz eta Jon Egizabal, hautatzaileen ondoan.

Uztailaren 12tik 14ra El Almendron (Huelva) jokatu zen proban izan ziren Eneit Bertiz sunbildarra eta Jon Egizabal leitzarra

Nafarroako mendi txirrindularitza selekzioak asteburu honetan El Almendron (Huelva) jokatu den Team Realy erreleboetako proban meritu handiko bigarren postua eskuratu du. Selekzio bakoitzean sei txirrindularik parte hartzen dute proban, hiru emakumek eta hiru gizonezkok, elite, sub23 eta junior mailakoak. Nafarroako selekzioarekin, eskualdeko txirrindulariei dagokienez, Eneit Bertiz sunbildarra 23 urtez beheitikoetan eta Jon Egizabal junior mailan aritu dira eta taldeka zilarrezko dominarekin bueltatu dira biak.

Igandean, bakarkako modalitatea junior mailan Jon Egizabalek 14. postua lortu zuen. Karrera guztia lehenengo hamarretan joan ondotik gurpilean zulatu baten ondorioz lau postu galdu zituen azkenean. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun