Nafarroako XLIV. Laxoa txapelketako final handiko protagonistak joan den asteburuan erabaki ziren. Egunotan, berriz, final ttikian zein izanen diren erabakiko da. Finalerdi ttikietako itzulerako lehen partida uztailaren 16an, asteartean 18:45ean jokatuko dute Oizen Oiz B eta Doneztebe Titi taldeek (joanekoa, Doneztebe Titik 9-8 irabazi zuen). Uztailaren 19an, ortziralean, 19:00etan, berriz, Irurita Migelene eta Doneztebe Menditxuri ariko dira Arraiozen (iruritarrek 7-9 irabazi zuten joanekoan). Final ttikia uztailaren 27an jokatuko dute Arraiozen.