Nafarroako Emakumezkoen Txinga Eramate Txapelketan Esti Gastearena sunbildarra txapeldun
- Esti Gastearena (Txantrea-Sunbilla): 15 p., 1/2, 3,72 m
- Garazi Azkoaga (Etxauri): 11 p. 1/4 2,34 m
- Iranzu Fierro (Berriozar): 11 p. 1/4 1,84 m
Nafarroako Gizonezkoen Txinga Eramate Txapelketan Jexux Goñi lekaroztarra txapeldun
- Jexux Goñi (Lekaroz): 11 p. 3/4 4,50 m
- Orein Mondragon (Beltzuntze): 8 p. 1/4 5,84 m
- Imanol Martin (Berriozar): 7 p. 1,00 m
- Joseba Oskariz (Lekaroz): 6 p. 1,80 m
- Iker Goldarazena (Berriozar):5 p. 3/4 1,25 m
Txinga eramate txapelketak larunbatean jokatu zituzten eta horrez gain, lasto altxatze erakustaldia egin zuen Iñigo Goienetxe amaiurtarrak eta emakumezkoek aizkora erakustaldia egin zuten. Lasto altxatzearen kasuan, berez txapelketa egitekoa zen, baina amaiurtarrak bakarrik apuntatu zenez, ezin izan zuten egin.
Nafarroako Gizonezkoen Bikotekako Aizkora Txapelketan Joxean Etxeberria zigatarra txapeldun Iker Vicenterekin
- Iker Vicente (Otsagabia) eta Joxean Etxeberria (Ziga): 25.02
- Txomin Amundarain (Arribe) - Eneko Saralegi (Errazkin): 28.56 (Berez, Ibai Soroa aritzekoa zen, baina eri zegoenez, Eneko Saralegi aritu zen bere partez).
- Jon Rekondo (Leitza) - Oier Kañamares (Arostegi): 29.28
Nafarroako Gizonezkoen Gurdi Altxatze Txapelketan Unai Bertiz sunbildarra bigarren
- Oskar Aguas (Berriozar): 3 itzuli 4,28 m
- Unai Bertiz (Sunbilla): 2 itzuli 3/4 1,36
- Albaro Zugarronodo (Beltzuntze): 2 itzuli 1/2 0,92 m
- Beñat Seminario (Eugi): 2 itzuli 1,78 m
- Orein Mondragon (Beltzuntze): 1 itzuli 1/4 3,35 m
- Alex Fernandez (Iruñea): 1 itzuli 3,30 m
Aizkora eta gurdi altxatze txapelketak igandean egin zituzten, eta jardunaldi berean, Nafarroako Emakumezkoen San Fermin Harri Altxatze Torneoa egin zuten. Kasu horretan, ez zen eskualdeko parte hartzailerik izan. Barañaingo Ane Zestauk irabazi zuen 2021 kilo altxatuta, eta bere gibeletik Isabel L. Vives (1.643 kilo), Paola Huarte (1.141 kilo) eta Oihane Muñoz (1.091 kilo) sailkatu ziren.