Ados Pilota elkarteak antolatutako San Fermin torneoko finalak jokatu zituzten ortziralean Iruñeko Labrit pilotalekuan. Lau eta erdiaren barreneko finalean, Goiuri Zabaleta leitzarrak 22-11 irabazi zion Barrokali. Binakakoan, berriz, Iturriaga leitzarrak eta Zabalak 22-17 irabazi zieten Oskozi eta Galeanori.
Azken tantoa egin orduko, ospitalean zegoen Naroa Elizalde Etxekolonea pilotari zubietarrari babesa emateko pankarta atera zuten pilotariek: ‘Aupa Etxeko! Hi haiz gure txapelduna! Egurre!!!’ zioen pankartak. Goxo txarangak girotu zuen jaialdia.