Emakumezkoen txapelketan Maika Ariztegi iturendarra nagusitu da hamalaugarren aldiz. Bederatzi kiloko ingudeari minutu eta erdiz 93 altxaldi eman dizkio eta bigarren gelditu den Maika Iraizozek 79 altxaldi.
Gizonezkoetan, lehenbiziko bi postuak eskualdean gelditu dira. Minutu eta erdiz 18 kiloko ingudeari 84 altxaldi eman dizkio Dario Trantxe elizondoarrak, Josetxo Urrutia leitzarrak baino lau gehiago:
- Dario Trantxe (Elizondo): 84 altxaldi
- Josetxo Urrutia (Leitza): 80 altxaldi
- Imanol Martin (Berriozar): 78 altxaldi
- Alex Fernandez (Iruñea): 74 altxaldi
- Miguel Jaurrieta: 74 altxaldi
Gaurko jaialdian XXIV. San Fermin Motozerra Saria ere egin dute, baina ez du eskualdeko inork parte hartu.
Asteburuan gehiago
Uztailaren 13a, larunbata
Nafarroako Gizonezkoen Txinga Txapelketa
Esku banatan 50 kiloko txingak hartuta ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Bortz parte hartzaile izanen dira:
- Jesus Goñi (Lekaroz)
- Imanol Martin (Berriozar)
- Iker Goldarazena (Berriozar)
- Joseba Oskariz (Lekaroz)
- Orein Mondragon (Beltzuntze)
Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketa
Esku banatan 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Hiru parte hartzaile izanen dira:
- Esti Gastearena (Sunbilla)
- Garazi Azkoaga (Etxauri)
- Iranzu Fierro (Berriozar)
Lasto Altxatze erakustaldia
Iñigo Goienetxek (Amaiur) lasto altxatzen erakustaldia eginen du. Nafarroako Herri Kirol Federazioak jakinarazi duenez, berez txapelketa egitekoa zen, baina Iñigo bakarrik apuntatu denez, ezin izanen da egin.
Emakumezkoen aizkora erakustaldia bikoteka
Nafarroako Txapelketan arituriko lau aizkolarik erakustaldia eginen dute.
Uztailaren 14a, igandea
Nafarroako Gizonezkoen Bikotekako Aizkora Txapelketa
Bikote bakoitzak sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko ditu. Hiru bikote ariko dira:
- Iker Vicente (Otsagabia) eta Joxean Etxeberria (Ziga)
- Ibai Soroa (Arribe) eta Txomin Amundarain (Arribe)
- Jon Rekondo (Leitza) eta Oier Kañamares (Arostegi)
Nafarroako Gizonezkoen Gurdi Altxatze Txapelketa
Gurdiari ahalik eta buelta gehien eman beharko dizkiote. Kasu honetan, parte hartzaileak hauek izanen dira:
- Oskar Aguas (Berriozar)
- Alex Fernandez (Iruñea)
- Orein Mondragon (Beltzuntze)
- Albaro Zugarrondo (Iruñea)
- Beñat Seminario (Eugi)
- Unai Bertiz (Sunbilla)
Nafarroako Emakumezkoen San Fermin Harri Altxatze Torneoa
63 kiloko zilindroarekin eta 50 kiloko bolarekin bi minutuko txandak izanen dituzte. Kasu honetan, lau kirolarik eman dute izena: Ane Zestau (Barañain), Isabel L. Vives (Iruñea), Oihane Muñoz eta Paola Huarte.