Laxoa txapelketako finalerdi handietako itzuliko partidak gaur eta bihar jokatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 12a, 08:00

Oizko plazan erabakiko da gaur final handiko lehen finalista. Arraioz Sagardiak 9-4 irabazi zuen Arraiozen baina oiztarrek beraien plazaren bereziaren ezagutza baliatu nahiko dute kanporaketa iraultzeko.

Oizen ortzirale arratsaldean eta Doneztebeko Bear Zanan larunbat arratsaldean jokatuko dituzte

Asteburuan jokatuko dituzte Nafarroako 44. Laxoa txapelketako final handiko final erdien itzuliko partidak. Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardia taldeek joaneko partidetan lortutako abantaila defendatu beharko dute iazko finala errepikatu nahi badute, baina seguru Doneztebe Apeztegia eta Oiz Ak ez dutela amore emanen.

Doneztebe Apeztegia eta Oiz Ak joaneko partiduan 9-4 galdu zuten. Oraingoan, etxean jokatuko dute eta emaitza horri buelta ematen saiatuko dira. Seguru partida politak ikusteko aukera izanen dela.

 

Finalerdi handietako itzulikoak

  • Oiz A – Arraioz Sagardia, uztailaren 12an, ortziralean 18:30ean.
  • Doneztebe The Moment – Doneztebete Apeztegia, uztailaren 13an, larunbatean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun