Julen Urrutia arraioztarrak Nafarroako III. Mailako Aizkolari Txapelketako finalerako txartela lortu du

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 11a, 15:00

Julen Urrutia arraioztarra aizkoran.

Nafarroako Gizonezkoen III. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa jokatu dute gaur eguerdian Iruñean. Hamahiru aizkolari aritu dira lehian eta bortzek lortu dute finalera sailkatzea, tartean, Julen Urrutia arraioztarrak.

Honela gelditu da gaurko sailkapena:
  1. Oier Mitxelena (Altsasu): 5.10
  2. Aitor Saralegi (Irurtzun): 05.38
  3. Julen Urrutia (Arraioz): 05.59
  4. Beñat Senosiain (Olague): 6.45
  5. Iker Goldarazena (Berriozar): 6.48
  6. Oier Larretxea (Bera): 7.28
  7. Mikel Santesteban (Zubieta): 07.43
  8. Amets Aristizabal (Urdiain): 8.00
  9. Ioan Goikoetxea (Etxarri Aranatz): 8.08
  10. Xabier Mitxelena (Irurita): 08.08
  11. Mikel Armendariz (Iruñea): 09.26
  12. Markel Iturralde (Beuntza): 11.35
  13. Ander Etxeberria (Tafalla): 16.28
Finala abuztuaren 17an Arantzan

Gaurko kanporaketan lehenbiziko bortz postuetan gelditu direnek, hau da, Oier Mitxelenak, Aitor Saralegik, Julen Urrutiak, Beñat Senosiainek eta Iker Goldarazenak finala Arantzan izanen dute abuztuaren 17an. 45 ontzako bi enbor eta bi kanaerdiko moztu beharko dituzte.

Ondoko egunetan herri kirol txapelketa gehiago Iruñeko sanferminetan

Uztailaren 12a, ortziralea

Nafarroako Gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

Minutu eta erdiz 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiote. Lerro hauek idazterakoan, hauek emana zuten izena:

  • Dario Trantxe (Elizondo)
  • Alex Fernandez (Iruñea)
  • Josetxo Urrutia (Leitza)
  • Imanol Martin (Berriozar)
Nafarroako Emakumezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

Bederatzi kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiote minutu eta erdiz. Momentuz, Maika Ariztegi (Ituren) apuntatu da. Bertze norbait baldin bada, txapelketa eginen dute.

XXIV. San Fermin Motozerra Saria

Motozerrarekin 30 minutuko bi txanda izanen dituzte eta txanda bakoitzean irudi bat egin beharko dute. Hiru lagunek parte hartuko dute: Mikel Lasarte (Azpiroz), Peio Kañamares (Arostegi) eta Juan Asin (Peralta).

Uztailaren 13a, larunbata

Nafarroako Gizonezkoen Txinga Txapelketa

Esku banatan 50 kiloko txingak hartuta ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Bortz parte hartzaile izanen dira:

  • Jesus Goñi (Lekaroz)
  • Imanol Martin (Berriozar)
  • Iker Goldarazena (Berriozar)
  • Joseba Oskariz (Lekaroz)
  • Orein Mondragon (Beltzuntze).
Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketa

Esku banatan 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Hiru parte hartzaile izanen dira:

  • Esti Gastearena (Sunbilla)
  • Garazi Azkoaga (Etxauri)
  • Iranzu Fierro (Berriozar).
Lasto Altxatze erakustaldia

Iñigo Goienetxek (Amaiur) lasto altxatzen erakustaldia eginen du. Nafarroako Herri Kirol Federazioak jakinarazi duenez, berez txapelketa egitekoa zen, baina Iñigo bakarrik apuntatu denez, ezin izanen da egin.

Emakumezkoen aizkora erakustaldia bikoteka

Nafarroako Txapelketan arituriko lau aizkolarik erakustaldia eginen dute.

Uztailaren 14a, igandea

Nafarroako Gizonezkoen Bikotekako Aizkora Txapelketa

Bikote bakoitzak sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko ditu. Hiru bikote ariko dira:

  • Iker Vicente (Otsagabia) eta Joxean Etxeberria (Ziga)
  • Ibai Soroa (Arribe) eta Txomin Amundarain (Arribe)
  • Jon Rekondo (Leitza) eta Oier Kañamares (Arostegi)
Nafarroako Gizonezkoen Gurdi Altxatze Txapelketa

Gurdiari ahalik eta buelta gehien eman beharko dizkiote. Kasu honetan, parte hartzaileak hauek izanen dira:

  • Oskar Aguas (Berriozar)
  • Alex Fernandez (Iruñea)
  • Orein Mondragon (Beltzuntze)
  • Albaro Zugarrondo (Iruñea)
  • Beñat Seminario (Eugi) 
  • Unai Bertiz (Sunbilla)
Nafarroako Emakumezkoen San Fermin Harri Altxatze Torneoa

63 kiloko zilindroarekin eta 50 kiloko bolarekin bi minutuko txandak izanen dituzte. Kasu honetan, lau kirolarik eman dute izena: Ane Zestau (Barañain), Isabel L. Vives (Iruñea), Oihane Muñoz eta Paola Huarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun