Asteburuan erabakiko dira Laxoa txapelketako finalistak

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 10a, 16:00

Abuztuaren 3an jokatuko dute laxoa txapelketako finala.

Asteburuan jokatu zituzten final erdietako joaneko partiduak. Doneztebeko The Moment taldea eta Arraiozko Sagardia izan ziren bi finalerdietako partidetako irabazleak. Asteburu honetan jokatuko dituzte itzulerako partidak eta orain duten abantailari eustea lortzen badute, iazko finala errepikatuko litzateke abuztuaren 3an.

Final handirako bidean, pauso bat gehiago eman dute Doneztebe The Moment eta Arraioz Sagardia taldeek. Doneztebe The Momentek 9 eta 4 irabazi zion Doneztebe Apeztegia taldeari. Arraioz Sagardia eta Oiz A-ren arteko partiduan ere bost tantoko aldea lortu zuten irabazleek, 9 eta 4 irabazi zuten baztandarrek.

Finalerdi txikian, garaipena estuagoa izan zen, Irurita Migelenek 9 eta 7 irabazi zion Doneztebe Menditxuriri eta Doneztebe Titi eta Oiz B-ren arteko partidua 9 eta 8ko emaitzarekin bukatu zen. Abantaila txikiarekin hasiko dute iruritarrek itzulerako partida etxean. Doneztebe Titi taldekoek, Oizen jokatuko dute aitzinera egin nahi badute, derrigor irabazi behar duten partida.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun