Baztanek jantzi du Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketako txapela

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 8a, 10:00

Nafarroako Herriarteko Pilota Txapelketako 54. edizioko finalak atzo jokatu zituzten Iruñeko Labrit pilotalekuan. Ttikien mailako finalean, Baztan eta Bera aritu ziren, eta Baztan aldera joan zen txapela. Nagusien kategorian, berriz, Doneztebek ezin izan zuen Larraun garaitu.

Ttikien mailako finalean Baztan 2 - Bera 1
  • Benjaminak: Ekhi Jaurena eta Oihan Etxenike (Baztan) 18 - Mikel Ugalde eta Gexan Lizardi (Bera) 17
  • Alebinak: Julen Agesta eta Hegoi Otxandorena (Baztan) 18 - Beñat Goñi eta Eñaut Zubieta (Bera) 8
  • Infantilak: Ibai Agesta eta Oihan Braña (Baztan) 16 - Erik Igoa eta Jon Lazkanotegi (Bera) 18
Nagusien mailako finalean, Larraun 2 - Doneztebe 1
  • Kadeteak: Hegoi Fagoaga eta Iker Anzizar (Doneztebe) 22 - Alai Olleta eta Egoi Ijurko (Larraun) 7
  • Jubenilak: Oier Eskudero eta Endika Santesteban (Doneztebe) 14 - Aitor Eguzkiza eta Endika Galartza (Larraun) 22
  • Seniorrak: Mikel Mikelarena eta Gaizka Agirre (Doneztebe) 13 - Iñaki Galartza eta Iñigo Gurrea (Larraun) 22

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun