Laxoa txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 4a, 14:00

Ortzirale arratsaldean Doneztebeko Bear-Zanan finalerdi ttiki bat eta finalerdi handi bat jokatuko dituzte.

Laxoa Elkarteak antolatutako Nafarroako 44. Laxoa txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan. Finalerdi handi eta ttiki bana Doneztebeko Bear Zanan jokatuko dituzte ortzirale arratsaldean eta bertze finalerdi handia larunbat goizean Arraiozen. Doneztebe Titik eta Oiz Bk jokatu beharreko finalerdi ttikiaren ordutegia zehaztu gabe dago oraindik.

Finalerdi handiak

Doneztebe Apeztegia – Doneztebe The Moment, uztailaren 5ean, ortziralean 18:00etan.

Arraioz Sagardia – Oiz A, uztailaren 6an, larunbatean 11:00etan.

 

Finalerdi ttikiak

Doneztebe Menditxuri – Irurita Migelene, uztailaren 5ean, ortziralean 16:00etan.

Doneztebe Titi – Oiz B, zehaztu gabe.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun