Nafarroako Herriarteko pilota txapelketako 54. Edizioko finalak jokatuko dituzte igande honetan, uztailak 7, San Fermin egun handian, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Final ttikia goizez jokatuko dute Baztanek eta Berak, 10:30ean hasita. Final nagusian, berriz, Doneztebe eta Larraun izanen dira aurrez aurre, 16:30ean hasita.
Final ttikian, Berak, joan den urtean lortutako txapela defenditzen saiatuko da, Baztanen kontra oraingoan (iaz Leitza izan zuen arerio). Finalerdietan Lizarrari hiru partidak irabazi zizkion Berak eta Baztanek 2-1 irabazi zion Leitzari.
TALDEAK
BAZTAN
- Benjaminak: Ekhi Jaurena eta Oihan Etxenike
- Alebinak: Julen Agesta eta Hegoi Otxandorena
- Infantilak: Ibai Agesta eta Oihan Braña
- Entrenatzaileak: Juanjo Atxa, Xabier Arraztoa eta Iñaki Otxandorena
BERA
- Benjaminak: Mikel Ugalde eta Gexan Lizardi
- Alebinak: Beñat Goñi eta Eñaut Zubieta
- Infantilak: Erik Igoa eta Jon Lazkanotegi
- Entrenatzailea: Enaitz Telletxea
Final handian Doneztebe eta Larraun
Joan den urteko Nafarroako herriarteko txapelketa nagusi gorabeheratsuaren ondotik (Leitza eta Iruñearen arteko finalik ez zen jokatu, hiriburuko taldeak araudia bete ez zuelako eta Leitzak ordezkatu zuen Nafarroa Euskal Herriko txapelketan), aurten arazorik gabe jokatu da eta Doneztebe eta Larraun ailegatu dira finalera, finalerdietan Zizur eta Leitza menperatu ondotik.
DONEZTEBE
- Kadeteak: Hegoi Fagoaga eta Iker Anzizar
- Jubenilak: Oier Eskudero eta Endika Santesteban
- Senior: Mikel Mikelarena eta Gaizka Agirre
- Entrenatzailea: Iñaki Eskudero
LARRAUN
- Kadeteak: Alai Olleta eta Egoi Ijurko
- Jubenilak: Aitor Eguzkiza eta Endika Galartza
- Senior: Iñaki Galartza eta Iñigo Gurrea
- Entrenatzailea: Enrique Galartza