Uztailaren 8tik 14ra Nafarroako hainbat herri kirol txapelketa jokatuko dituzte Iruñeko sanferminetan

Ttipi-Ttapa 2024ko uzt. 3a, 20:00

Urtero bezala, herri kirolarien eta zaleen bilgune bihurtuko da Iruñeko Foruen Plaza sanferminetan. Nafarroako txapelketak eta bertze hainbat jaialdi eginen dituzte. Saio guziak 12:00etan hasiko dira eta eskualdeko kirolari aunitzek parte hartuko dute kirol batean ez bada bertzean. Ikusi egunez egun egitaraua.

Uztailak 8, astelehena

Nafarroako Emakumezkoen Aizkora Txapelketa

Bi oineko eta hiru 45 ontzako moztu beharko dituzte eta bortz aizkolarik parte hartuko dute:

  • Nerea Sorondo (Bera)
  • Beatriz Tanco (Sarriguren)
  • Maika Ariztegi (Ituren)
  • Xanta Sousa (Lesaka)
  • Uxue Ansorregi (Mendaro)
San Fermin Sokatira Torneo Mistoa 4x4

Hiru talde ariko dira: Antsoain, Araxes, Berriozar

Uztailaren 9a, asteartea

Nafarroako Harri Altxatze Txapelketa

Hiru neurritako harriekin bi minutuko txandak egin beharko dituzte: 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin. Hiru lagunek parte hartuko dute:

  • Albaro Zugarrondo (Iruñea)
  • Oskar Aguas (Berriozar) 
  • Josetxo Urrutia (Leitza)
Zerratoki erakustaldia

Erakustaldian Peio eta Manolo Kañamares (Arostegi) ariko dira.

Uztailaren 10a, asteazkena

Nafarroako Gizonezkoen Arpana Txapelketa

Etzanda paratutako kanaerdiko enborrari 14 ebaketa eta zutik paratutako kanaerdikoari bertze lau ebaketa eman beharko dizkiote. Hiru bikote ariko dira:

  • Josetxo eta Iñaki Barberena (Iraizoz)
  • Jon Etxeberria (Aizarotz) eta Aritz Legarrea (Urritzola)
Nafarroako Emakumezkoen Arpana Txapelketa

Etzanda paratutako 45 ontzako enborrari hamar ebaketa egin beharko dizkiote. Lau bikotek parte hartuko dute:

  • Ainhoa eta Maria Iraizoz (Elso)
  • Irune Biurrun (Antsoain) eta Uxue Ansorregi (Mendaro)
  • Uxue Rodriguez (Burlata) eta Nerea Huarte (Elkarte)
  • Aurkene Aroca (Berriozar) eta Naiara Manzano (Arantza)
Nafarroako Kadete Mailako Arpana Txapelketa

Etzanda paratutako metroko enborrari hamar ebaketa egin beharko dizkiote. Lerro hauek idazterakoan bikote hauek emana zuten izena:

  • Maider Ruz eta Iker Urmeneta (Antsoain)
  • Danel Urtxegi ea Mattin Eugi (Igantzi)
  • Oier Migeltorena eta Aiert Fagoaga (Basaburua)
  • Saioa Etxegarai eta Oinatz Madariaga (Arantza)
  • Jokin Campos eta Adur Lizarraga (Andra Mari)
Proba konbinatu erakustaldiak

Gaztetxoak proba konbinatuen erakustaldiak eginen dituzte: Kimuetan Andra Mari, Arantza, Basaburua eta Igantzi ariko dira; haurretan Igantzi, Araxes, Antsoain eta Basaburua, eta kadeteetan, Basaburua, Araxes eta Antsoain.

Uztailaren 11n, ortzeguna

Nafarroako Gizonezkoen III. Mailako Aizkora Txapelketaren kanporaketa

Bi kanaerdiko ebaki beharko dituzte eta aizkolari hauek parte hartuko dute:

  • Iker Goldarazena (Berriozar)
  • Oier Mitxelenea (Altsasu)
  • Aitor Saralegui (Irurtzun)
  • Markel Iturralde (Beuntza)
  • Ioan Goikoetxea (Etxarri Aranatz)
  • Beñat Senosiain (Olague)
  • Oier Larretxea (Bera)
  • Amets Aristizabal (Urdiain)
  • Mikel Santesteban (Zubieta)
  • Julen Urrutia (Arraioz)
  • Ander Etxeberria (Tafalla)
  • Mikel Armendariz (Iruñea)
  • Xabier Mitxelena (Irurita)
Giza proba erakustaldia

Giza proba erakustaldian, Unai Bertiz (Sunbilla), Esti Gastearena (Sunbilla), Julen Kañamares (Arostegi) eta Uxue Ansorregi (Mendaro) ariko dira.

Uztailaren 12a, ortziralea

Nafarroako Gizonezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

Minutu eta erdiz 18 kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiote. Lerro hauek idazterakoan, hauek emana zuten izena:

  • Dario Trantxe (Elizondo)
  • Alex Fernandez (Iruñea)
  • Josetxo Urrutia (Leitza)
  • Imanol Martin (Berriozar)
Nafarroako Emakumezkoen Ingude Altxatze Txapelketa

Bederatzi kiloko ingudeari ahalik eta altxaldi gehien eman beharko dizkiote minutu eta erdiz. Momentuz, Maika Ariztegi (Ituren) apuntatu da. Bertze norbait baldin bada, txapelketa eginen dute.

XXIV. San Fermin Motozerra Saria

Motozerrarekin 30 minutuko bi txanda izanen dituzte eta txanda bakoitzean irudi bat egin beharko dute. Hiru lagunek parte hartuko dute: Mikel Lasarte (Azpiroz), Peio Kañamares (Arostegi) eta Juan Asin (Peralta).

Uztailaren 13a, larunbata

Nafarroako Gizonezkoen Txinga Txapelketa

Esku banatan 50 kiloko txingak hartuta ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Bortz parte hartzaile izanen dira:

  • Jesus Goñi (Lekaroz)
  • Imanol Martin (Berriozar)
  • Iker Goldarazena (Berriozar)
  • Joseba Oskariz (Lekaroz)
  • Orein Mondragon (Beltzuntze).
Nafarroako Emakumezkoen Txinga Txapelketa

Esku banatan 25 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egin beharko dituzte (plaza bakoitza 28 m). Hiru parte hartzaile izanen dira:

  • Esti Gastearena (Sunbilla)
  • Garazi Azkoaga (Etxauri)
  • Iranzu Fierro (Berriozar).
Lasto Altxatze erakustaldia

Iñigo Goienetxek (Amaiur) lasto altxatzen erakustaldia eginen du. Nafarroako Herri Kirol Federazioak jakinarazi duenez, berez txapelketa egitekoa zen, baina Iñigo bakarrik apuntatu denez, ezin izanen da egin.

Emakumezkoen aizkora erakustaldia bikoteka

Nafarroako Txapelketan arituriko lau aizkolarik erakustaldia eginen dute.

Uztailaren 14a, igandea

Nafarroako Gizonezkoen Bikotekako Aizkora Txapelketa

Bikote bakoitzak sei kanaerdiko eta sei 60 ontzako moztu beharko ditu. Hiru bikote ariko dira:

  • Iker Vicente (Otsagabia) eta Joxean Etxeberria (Ziga)
  • Ibai Soroa (Arribe) eta Txomin Amundarain (Arribe)
  • Jon Rekondo (Leitza) eta Oier Kañamares (Arostegi)
Nafarroako Gizonezkoen Gurdi Altxatze Txapelketa

Gurdiari ahalik eta buelta gehien eman beharko dizkiote. Kasu honetan, parte hartzaileak hauek izanen dira:

  • Oskar Aguas (Berriozar)
  • Alex Fernandez (Iruñea)
  • Orein Mondragon (Beltzuntze)
  • Albaro Zugarrondo (Iruñea)
  • Beñat Seminario (Eugi) 
  • Unai Bertiz (Sunbilla)
Nafarroako Emakumezkoen San Fermin Harri Altxatze Torneoa

63 kiloko zilindroarekin eta 50 kiloko bolarekin bi minutuko txandak izanen dituzte. Kasu honetan, lau kirolarik eman dute izena: Ane Zestau (Barañain), Isabel L. Vives (Iruñea), Oihane Muñoz eta Paola Huarte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun