Iscarren (Valladolid) jokatu dute txapelketa ekainaren 27tik 30era. Sei izan dira eskualdeko ordezkariak: Goiuri Zabaleta, Xuban Telletxea eta Aiur Ugartemendia leitzarrak, Nahia Bertiz sunbildarra, Mattin Leiza aurtiztarra eta Alize Sagardui goizuetarra. Infantil eta kadete mailan aritu dira, 36 metroko pilotalekuan jokatu dituzte partiduak eta finalera iritsi eta garaipena eskuratu dute guztiek. Nafarroako selekzioak irabazi zituen zazpi dominetako bost eskualdeko pilotarientzat izan ziren.