Euskal Jai Bai erremonte fundazioak antolatutako San Fermin erremonte profesionaleko txapelketa uztailaren 10etik 12ra jokatuko dute Iruñeko Labrit pilotalekuan. Promozio eta lehen mailako txapelketak jokatuko dituzte eta hiru egunetako jaialdiak ADANO elkartearen alde izanen dira. Eguneko sarrera 10 euro ordaindu beharko da eta txapelketa osorako abonua 15 euro.
Uztailaren 10ean, asteazkenean 17:00etan, promozio txapelketako finalerdia jokatuko dute Jon Sagaseta iruritarrak eta Barricartek, Mikel Mikelarena oiztarraren eta Markel Leatxe donamariarraren kontra. Lehen mailako finalerdian, Zeberio II.a eta Ion, Eloy Otxandorena doneztebarraren eta Otanoren kontra ariko dira.
Uztailaren 11n, ortzegunean 17:00etan, promozio mailako finalerdia jokatuko dute Xuban Iturregi iruritarrak eta Agirrezabalak, bezperako galtzailearen kontra. Lehen mailako finalerdian, Xanti Uterga eta David Mitxeo doneztebarrak, Matxin III.a eta Aimar Saldias oiztarraren kontra ariko dira.
Uztailaren 12an, ortziralean 17:00etan hasita jokatuko dituzte bi kategorietako fnalak eta Goxo txarangak ere emanaldia eskainiko du.