Adosen San Fermin Torneoko hirugarren jardunaldia jokatuko dute Erratzun ekainaren 29an

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 27a, 19:00

Etxebestek eta Mendiburuk galdu egin zuten txapelketako lehen partida Cortesen eta larunbatean Etxekoloneari eta Galeanori irabazten saiatuko dira.

Larunbatean 17:00etan hasiko den jaialdiko bigarren partidan, Baikoko profesionalak ere ariko dira

Ados pilota elkarteko San Fermin torneoko hirugarren jardunaldiko partida jokatuko dute Erratzun bestetako egun handian, ekainaren 29an, larunbatean 17:00etan hasita: Etxebeste beratarra eta Mendiburu, Etxekolonea zubietarraren eta Galeanoren kontra ariko dira. Emakume profesionalen partida honen ondotik, gizonezko profesionalen txanda izanen da. Baikoko Urrutikoetxea eta Imaz, Peña II.aren eta Iztuetaren kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun