Miguel Indurain Fundazioak 336.700 euro emanen dizkie Nafarroako 181 kirolariri

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 26a, 11:30

Miguel Indurain beka hartu duten kirolarietako batzuk atzo Navarra Arenan, Miguel Indurainekin eta Rebeca Esnaola kontseilariarekin.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoan, Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak, pilotan Oian Canabal eta Joseba Aldabe igantziarrek eta David Albiasu narbartearrak eta, herri kiroletan, Beti Gazteko sokatira taldeko kideek eskuratuko dute

Nafarroako Gobernuaren esku dagoen Miguel Indurain Fundazioak Nafarroako 181 kirolariri eman dizkie aurten bekak, 2023an lorturiko emaitzak direla eta. Denera, 336.700 euro banatu ditu ekainaren 25ean Iruñeko Navarra Arenan egin den ekitaldian. Miguel Indurain bera izan zen ekitaldian, baita Rebeca Esnaola, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirola eta Turismo kontseilaria ere.

Eskualdeko kirolariei dagokienez, programa olinpikoaren barrenean, Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak 8.764 euro jasoko ditu.

Euskal pilota programan, esku pilotan, Oian Canabal Etxarte eta Joseba Aldabe Etxeberria igantziarrek 750na euro jasoko dituzte eta paleta goman, David Albiasu Azkarraga narbartearrak 600 euro.

Herri Kirol programan, Beti Gazte sokatira taldeko kideak izan dira beka gehien hartu dutenak. Honela, 350na euro jaso dituzte Irati Andueza Azpiroz, Maddalen Lopez Tapia eta Karmele Pikabea Baleztena tiralariek eta 450na Iñigo Altzugarai Legazkue, Ainhoa Etxegarai Elgorriaga, Irantzu Goienetxe Batiz, Ane Gurrutxaga Errandonea, Unai Gurrutxaga Errandonea, Ander Mitxelena Diaz, Karmelo Mitxelena Mitxelena, Jose Angel Mitxelena Mitxelena, Beñat Ordoki Telletxea, Julen Palenzuela Etxepare, Pascual Taberna Zubiria, Gerardo Telletxea Aizpuru, Oskar Telletxea Martiarena, Ainhoa Ubiria Sarasola, Maria Iantzi Irigoien eta Beñardo Iantzi Mitxelena tiralariek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun