Zeberio II.a eta Saldias, Uterga eta Agirrezabalaren kontra ariko dra Udaberriko erremonte txapelketako finalean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 24a, 09:00

Mitxeo, Mikelarena, Garrido epailea, Agirrezabala eta Uterga igandean Burlatan jokatutako finalerdian.

Igandean Burlatan jokatutako finalerdian, Utergak eta Agirrezabalak erraz irabazi zieten Mikelarena eta Mitxeori

Euskal Jai erremonte fundazioak antolatutako udaberriko erremonte txapelketako hamargarren jardunaldi erabakigarria uztailaren 21ean, ortziralean jokatu zen Azkoiengo Vicente Lacalle pilotalekuan. Sailkapenaren buruan berdinduak zeuden bi bikoteak aritu ziren, Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra, Mikel Mikelarena oiztarraren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra. Faboritoek irabazi zuten, 35-23 eta. beraz, Patxi Zeberiok eta Aimar Saldias oiztarrak lortu zuten ekainaren 28an Donezteben jokatuko den finalerako lehen txartela.

Galtzaileek, berriz, Xanti Uterga doneztebarraren eta Barricarten ordez jokatu duen Agirrezabalaren kontra jokatu zuten finalerdia igande goizean Burlatan. Uterga eta Agirrezabala nagusi izan ziren eta 35-14 irabazi zioten Malerrekako bikote gazteari. Gauzak honela, ekainaren 28an, ortziralean 19:00etan Doneztebeko Ezkurra pilotalekuan jokatuko den final handian Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra, eta Xanti Uterga doneztebarra eta Agirrezabala izanen dira aurrez aurre.

Azkoiengo jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarra eta Agirrezabalak 30-6 irabazi zieten Xuban Iturregi iruritarrari eta Markel Leatxe donamariarrari, kolorerik gabeko norgehiagokan.

Burlatako finalerdiko jaialdiko lehen partidan, berriz, Jon Sagaseta iruritarrak eta Ionek 30-22 irabazi zieten Matxin III.ari eta Baztani.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun