Laxoa ezagutzeko bisita gidatuak eginen dituzte udan eta erakusketa zabalik egonen da Iruritako Dorrean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 18:30

Laxoa Elkarteak antolatu ditu bisita gidatuak, txapelketako partidetan.

Ekainean, uztailean eta abuztuan jokatuko diren Nafarroako laxoa txapelketako partidetan bisita gidatuak eginen dituzte, euskal pilotaren modalitaterik zaharrenaren historia, arauak eta ezaugarriak ezagutzeko. Bisitak Laxoa elkarteak antolatu ditu, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin, eta doakoak izanen dira. Erreserbak 652 16 21 03 telefonoan egin behar dira.

Laxoari buruzko erakusketa Iruritako Dorrean

Aldi berean, Iruritako Dorrean laxoari buruzko erakusketa ikusgai egonen. Baztango jauregi zaharrena da Dorrea eta bertan Baztango etnografia eta paisaia kulturala ezagutzeko interpretazio gunea dago. Ekainaren 28tik irailaren 15era arte zabalik egonen da Dorrea, eta bisita gidatuak eginen dituzte. Asteazkenetik ortziralera irekiko dute, 11:00etatik 13:00etara goizez eta 17:00etatik 19:00etara arratsaldez.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun