Benito Tainta txapelketako nagusien finaleko protagonistak ere erabaki dira

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 21a, 13:30

Egiguren eta Orbegozo ezkerrean eta Sarasibar eta Zestau eskuinean. Erdiko bi pilotariak nagusitu dira finalerdietan eta beraien izanen dira finalean.

Astebururako Lesakako frontoia hartua dagoelako Iruritako Aranabian jokatu behar izan dituzte eta Orbegozo eta Sarasibar nagusitu dira

Lesakako Arkupe pilotazale elkarteak lehen aldiz antolatu duen Benito Tainta zenaren omenezko lau eta erdiaren barreneko pilota txapelketako finalista guztiak erabaki dira dagoeneko. Igandean  lehen finalerdiak jokatu zituzten eta ortzegunean nagusien mailakoak jokatu zituzten. Lesakan jokatzekoak ziren, baina asteburuari begira frontoia hartua dagoelako, azkenean Iruritako Aranabian jokatu behar izan zituzten. Ospele-Orioko Orbegozo eta Oberenako Sarasibar izanen dira uztailaren 6ko finalean.

Nagusien finalerdiak Iruritan, emaitzak

Aimar Egiguren (Ilunpe), 9 – Lorenz Orbegozo (Ospele-Orio), 22

Joanes Zestau (Beharzana), 18 – Andoni Sarasibar (Oberena) 22

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun