Azkoiengo norgehiagokan, beraz, Zeberio II.a eta Aimar Saldias oiztarra, Mikel Mikelarena oiztarraren eta David Mitxeo doneztebarraren kontra. Kontuak errazak dira: irabazten duenak finala jokatuko du eta galtzen duenak finalerdia. Dagoeneko 50 urte beteak dituen Patxi Zeberiok eta Aimar Saldias oiztarrak orain arteko partida guztiak nagusitasunez irabazi dituzte eta beraiek izanen dira faborito, Mikelarena eta Mitxeo gazteen kontra. Baina hauek ere ongi ari dira.
Jaialdiko lehen partidan, Jon Sagaseta iruritarra eta Agirrezabala, Xuban Iturregi iruritarraren eta Markel Leatxe donamariatarraren kontra ariko dira. Ohi bezala, Azkoiengo jaialdia ere ADANO elkartearen alde izanen da.