Nafarroako herriarteko pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 18a, 09:00

Bera eta Barañain arteko lehian, alebinetan, 18-8 irabazi zieten Goñik eta Igoak Bengoetxeari eta Elizalderi Eztegaran.

Herriarteko ttikian, Leitza eta Baztan izanen dira aurrez aurre eta Bera Lizarraren kontra ariko da eta herriarteko handian, Doneztebek eta Zizurrek eta Larraunek eta Leitzak jokatuko dute finalerako txartela

Nafarroako herriarteko pilota txapelketa azken txanpan sartua da eta joan den asteburuan erabaki da finalerdietan zein herri izanen diren, herriarteko ttikian nahiz handian. Gure herrietako ordezkaritzari dagokionez, herriarteko ttikian Baztan Arbizuren kontrako hiru partidetan nagusitu zen, Leitzak 2-1 irabazi zion Ultzamari,  eta Berak 2-1 irabazi zion Barañaini. Doneztebek, aldiz, 1-2 galdu zuen Lizarraren kontra. Herriarteko handian, berriz, Leitzak hiru partidak irabazi zizkion Ultzamari eta Doneztebek 1-2 irabazi zion Ultzamari. Biak izanen dira finalerdietan.

Herriarteko ttikiko final laurdenak

Baztanek hiru partidak irabazi zizkion Arbizuri larunbatean Elizondon. Benjaminetan, Agerraldek eta Jaurenak 18-11 irabazi zieten Loidiri eta Mauduiti; alebinetan, Agestak eta Otxandorenak 18-8 irabazi zieten Loidiri eta Lopetegiri eta infantiletan, Agestak eta Brañak 18-6 irabazi zieten Mendinuetari eta Urtasuni.

Herriarteko ttikian, Leitzak 2-1 Ultzamari ostiralean Amazabal pilotalekuan. Benjaminetan galduz hasi ziren, Bengoetxeak eta Saizarrek 12-18 galdu baitzuten Orkin eta Otegiren kontra. Alebinetan, aldiz, Olaizolak eta Zabaletak 18-7 irabazi zieten Alsuari eta Arzari eta infantiletan, azkenik, Sagastibeltzak eta Ugartemendiak 18-7 irabazi zieten Garciari eta Olagueri.

Berak ere 2-1 irabazi zion Barañaini. Berako benjaminek, Lizardik eta Ugaldek 18-2 irabazi zieten Barañaingo Maritorenari eta Perezi. Alebinetan ere, Goñik eta Igoak 18-8 irabazi zieten Bengoetxeari eta Elizalderi. Infantiletan, aldiz, 13-18 galdu zuten Mikelperizenak eta Lazkanotegik, Arrietaren eta Beitiaren kontra.

Doneztebek, aldiz, 1-2 galdu zuen Lizarraren kontra. Benjaminetan, Zestauk eta Bengoetxeak 8-18 galdu zuten Etxeberria eta Peralen kontra; alebinetan ere 15-18 galdu zuten Madariagak eta Apeztegiak Nuinen eta Peralen kontra. Sailkatzeko aukerarik gabe, infantiletan lortu zuen Doneztebek garaipen bakarra, Ezkurrak eta Leizak 18-8 irabazi baitzieten Elbustori eta Lopezi.

 

Herriarteko handiko ligaxkako azken jardunaldia

Herriarteko handiko ligaxkako azken jardunaldian, Amazabal pilotalekuan hiru partidak irabazi zizkion Leitzak Ultzamari. Kadetetan izan zuten emaitzarik estuena, Baleztenak eta Zubillagak 22-21 irabazi baitzieten Aldaz eta Gastearenari. Jubeniletan, Sagastibeltzak eta Bengoetxeak 22-8 irabazi zieten Barberena eta Gaskueri eta seniorretan, Goikoetxeak eta Txoperenak 22-5 irabazi zieten Landiribar eta Martikorenari.

Doneztebek, berriz, 1-2 irabazi zion Ultzamari Larraintzarren. Kadetetan, Doneztebeko Fagoagak eta Antzizarrek 22-13 irabazi zieten Ariztegi eta Iker Gastiarenari. Jubeniletan, Eskuderok eta Santestebanek 17-22 galdu zuten Barberena eta Gaskueren kontra eta handietan, Mikelarenak eta Agirrek 22-6 irabazi zieten Martikorenari eta Astraini.

Herriarteko nagusiko finalerdietarako txartela eskuratu du Doneztebek.

 

Orain finalerdiak

Finalerdi ttikian, Leitza eta Baztan izanen dira aurrez aurre alde batetik eta Bera eta Lizarra, bertzetik, ekainaren 21ean, ortziralean 18:00etan hasita Lesakako udal pilotalekuan. Finalerdi handian, berriz, Doneztebe eta Zizur ariko dira alde batetik eta Larrau eta Leitza, bertzetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun