Aurrera futbol taldeko jubenilek lortu dute igoera

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 17a, 08:00

Arkiskilen jokatutako partidan ere Donezteberi irabazi zioten (2-0) eta lehen mailara igoko dira

Nafarroako jubenilen lehen mailara igotzeko txartela izan dute jokoan Leitzako Aurrerak eta Doneztebek. Lehen kanporaketa gainditu zuten bi taldeek eta bigarrenean elkarren kontra aritzea suertatu zaie. Donezteben jokatutako joaneko partidan 1-4 irabazi zuen Aurrerak eta larunbatean Arkiskilen ere leitzarrek irabazi zuten (2-0), Eder Sagastibeltzak eta Aitor Lizartzak, partida hasieran eta bigarren zatiaren hasieran sartutako golei esker. Festa ederra izan zuten Arkiskilen Aurrerako futbol zaleek igoera ospatzeko eta Doneztebekoek, berriz, kiroltasunez onartu zuten galtzea eta aurten ezin izanen dutela mailaz igo, baina seguru hurrengo denboraldian ere igotzen saiatuko direla. Argazkiak: Pablo Feo

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun