Berrikuntzekin dator Adosen III. San Fermin Torneoa

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 13:30

Iruñeko Herriko etxean egin zuten ortzegunean Adosen San Fermin Torneoaren aurkezpena. Aurten berrikuntzekin dator.

Lau eta erdiko txapelketa ere jokatuko dute era finalak uztailaren 12an jokatuko dituzte Labriten

Hamasei pilotarik hartuko dute parte emakumezkoen III. San Fermin Torneoan. Ekainaren 22an hasiko da, hamasei pilotariren parte-hartzearekin. Bi dira aurtengo berrikuntza nagusiak. Alde batetik, lau eta erdiaren barreneko modalitatea ere sartu dute San Fermin txapelketan eta, bertzetik, finalak Sanferminetako festa betean jokatuko dituzte. Hain zuzen, uztailaren 12an, goizez, Iruñeko Labrit pilotalekuan. 

Maider Beloki Unzu, Iruñeko udaleko Kultura, Jai, Hezkuntza eta Kirol zinegotziak eta Maite Ruiz de Larramendi Ados Pilotako lehendakariak aurkeztu dute aurtengo edizioa, eskuz banakako txapelketako finalerdietako kanporaketen zozketatu bertan eginez. Aurkezpenean parte hartu dute, halaber, Natalia Bellostas INTIAko zuzendari gerenteak, txapelketaren erakunde babeslea den aldetik, eta Raquel Anjol Iruñeko Peñen Federazioko presidenteak, eta  Down Sindromearen Nafarroako Elkarteak.

Izan ere, aurreko edizioetan bezala, ekimen solidarioa izanen da aurtengoan Down sindromearen Nafarroako elkartearen alde Labriten uztailaren 5ean jokatuko den jaialdia. Dagoeneko sarrerak eskuragarri daude adospilota.eus atarian. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun