Etxauriko harriekin saiatuko dira Josetxo Urrutia eta Estefania Etxebeste igandean

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 09:00

Josetxo Urrutia harri borobilarekin. Igandean Etxauriko harri bereziarekin ariko da.

Alberto Lakosta zenaren omenez, XIX. Etxauriko Harriak harri-jasotze jaialdia eginen dute ekainaren 16an, igandean 13:00etan Etxaurin, Etxauriko udalak eta Lurgorria kultur elkarteak antolatua. Denera zortzi harri-jasotzaile ariko dira lehian, tartean Josetxo Urrutia leitzarra eta Estefania Etxebeste iturendarra.

136,5 kiloko Etxauriko Harriarekin saiatuko dira lau gizonezko: Josetxo Urrutia leitzarrarekin batera, Gari Garmendia, Imanol Royo Lartain eta Sergio Mielgo. 68 kiloko Lurgorria harriarekin ariko dira Estefania Etxebeste iturendarra, Karmele Gisasola, Sara Jimenez de Aberasturi eta Udane Ostolaza.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun