FUTBOLA

Lehen mailara igotzeko txartela izanen dute jokoan larunbatean Leitzan Aurrera eta Doneztebeko jubenilek

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 14a, 08:00

Doneztebe eta Aurrera futbol taldeetako jubenilek lehen mailarako igoera dute jokoan. Joan den larunbatean Donezteben 1-4 irabazi zuen Aurrerak eta ongi bideratua dute igoera. Larunbatean Arkiskilen jokatuko dute itzulerakoa.

Arkiskilen 17:00etan hasiko da itzulerako partida jokatuko dute eta joanekoan 1-4 irabazi zuten leitzarrek Donezteben

Ekainean ongi sarturik, futbol denboraldia eskualdeko talde ia guztientzat bukatu bada ere, Leitzako Aurrera eta Doneztebeko jubenilek lehia politean sartuak daude. Hain zuzen, bigarren mailatik lehen mailara igotzeko play-off kanporaketak jokatzen ari dira. Lehen kanporaketa gainditu zuten bi taldeek eta bigarrenean elkarren kontra aritzea suertatu zaie. Joan den asteburuan Donezteben jokatutako joaneko partidan 1-4 irabazi zuen Aurrerak eta badirudi leitzarrek ongi bideratua dutela kanporaketa eta, ondorioz, lehen mailara igotzea. Baina doneztebarrak ere ez daude amore emateko. Ekainaren 15ean, larunbatean 17:00etan hasiko da itzulerako partida Leitzako Arkiskilen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun