Nafarroako herriarteko pilota txapelketa txikiko final laurdenak jokatuko dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 13a, 14:00

Iaz herriarteko txikiko nahiz handiko finaletarako saillkatu zen Leitza eta lehia horretan da aurten ere.

Nafarroako herriarteko pilota txapelketak bere bidea egiten segitzen du eta asteburu honetan jokatuko dituzte herriarteko txikiko final laurdenak. Eskualdeko ordezkariei dagokienez, Goizueta bakarrik gelditu da kanpoan eta Leitzak, Baztanek, Berak eta Doneztebek etxean jokatuko dute joaneko jardunaldia.

Leitza eta Ultzamaren arteko lehia ekainaren 14an, ostiralean 16:30ean hasita jokatuko dute Leitzako Amazabal pilotalekuan.

Baztan eta Arbizuren arteko norgehiagoka ekainaren 15ean, larunbatean 10:30ean hasiko da Elizondoko Baztan pilotalekuan.

Bera eta Barañainen arteko lehia Eztegara pilotalekuan izanen dute ekainaren 15ean, larunbatean 11:00etan hasita eta Doneztebe eta Lizarraren artekoa, ekainaren 15ean, larunbatean 11:30ean hasita Ezkurra pilotalekuan.

Herriarteko handian, berriz, bosgarren jardunaldia jokatuko dute. Leitza eta Barañainen artekoa ekainaren 14an, ostiralean 18:30ean hasiko da Amazabal pilotalekuan (herriarteko txikiko partidak bukatutakoan). Doneztebek, aldiz, igandean 09:30ean jokatuko du Ultzamaren kontra, Larraintzarren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun