Doneztebe The Moment eta Oiz A zuzenean sailkatu dira laxoa txapelketako finalerdi handietarako

Ttipi-Ttapa 2024ko eka. 11a, 14:30

Joan den urteko txapelduna, Doneztebe The Moment, izan da lehenengoa aurtengo ligaxkako fasean ere. Argazkia: Ondikol

Finalerdi txikietan Doneztebe Titi eta Doneztebe Menditxuri izanen dira eta bertze lau taldeek baterako edo bertzerako borroka izanen dute final laurdenetan

Asteburuak emaitza harrigarriak utzi ditu Laxoa Elkarteak berrogeita laugarren aldiz antolatutako Nafarroako laxoa txapelketan eta aldaketa garrantzitsuak izan dira sailkapenean. Lehenengo bi postuak Doneztebe The Moment eta Oiz Arentzat izan dira, Arraioz Sagardiaren kontra Arraiozen (8-9) eta Irurita Migelenaren kontra Oizen (9-0) lortutako garaipenei esker.

Ondotik, Arraioz Sagardia hirugarren izan da, Doneztebe Apeztegia laugarren, Irurita Migelene bosgarren eta Oiz B seigarren. Beraz, final laurdenak, Arraioz Sagardiak Oiz Bren kontra eta Doneztebe Apeztegiak Irurita Migeleneren kontra jokatuko dituzte, Arraioz eta Doneztebeko plazetan. Final laurden horietako garaileak, The Moment eta Otz A izanen dituzte arerio fina erdi handitan. Final laurdenetako galtzaileek, aldiz, finalerdi txikiak jokatuko dituzte sailkapenean zazpigarren eta zortzigarren izan diren Doneztebe Titi eta Doneztebe Menditxuriren kontra.

LIGAXKAKO SAILKAPENA

 

Zazpigarren jardunaldiko emaitzak

  • Arraioz Sagardia, 8 – Doneztebe The Moment, 9
  • Oiz A, 9 – Irurita Migelene, 0
  • Doneztebe Titi, 9 – Doneztebe Menditxuri, 7
  • Doneztebe Apeztegia, 9 – Oiz B, 2

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun